Sarrera
Historian zehar, goi lautada eta Kantauri kostaldearen arteko ibilbideak sartaldeko euskalkiaren eboluzioa marraztu dabe, komunikazio espazio baten emaitza izanik, non Kantabriako mendialdea eta Errioxa-Burgos lautada alkar osatzen ziren pasabideen bidez.
Ondarrak lar zatikatuak euki arren eta batzuetan interpretazio gatxagaz, argi ikusten da Erdi Aroaren aurretik sartaldeko espazio bat konfiguratua egoala. Sartaldeko ezaugarri batzuk ( (h)uri , Baltz , (h)atx Haitz ordez , eta abar ... ), Erdi Aroan hasierako testuetan agertzen dira, beraz, bere jatorria Erdi Aroaren amaierako ondasunen mugimendu handia baño askoz lehenagokoak dira.
Urbiltasuna, mestizajea eta aldameneko beste hizkuntzekiko alkarbizitza sartaldeko hizkuntza aurretaratu dau eta hitz egiteko modu hau beste euskalkien lexikoari konparatuz desberdina izantea lortu. Ibilbide beretik leku izenak eta hiztegi antzekoak aurkituko doguz orain euskalkia mantentzen dan leku bakarretan, Bizkaiko haranetan , Gipuzkoan Deba ibaiaren ibarrean eta Araba iparraldean.
Euskalki honen eboluzioa, eta aurkitzen doguzan leku ezbardiñen izenak eta hiztegiak jatorritik aitzeko idazle batzuen lan interesgarri asko dekoguz; Koldo Zuazo , Gorostidi , Eduardo Aznar , Luis Maria Mujika , Antonio Tovar , Merino Urrutia Menendez Pidal , Caro Baroja etab ....
Enura barik, Erdi Aroan Euskalkia barritu zan lekurik garrantzitsuenak hiru portu lehor gisa izenarekin geratu zirenen lekuak dira; Balmaseda , Urduña eta Vitoria- Gasteiz. Hasieran ibilbideko garrantzitsuena Balmaseda zan , gero Urduña bere lekua hartu zauen eta geroago Vitoria-Gasteiz garrantzitsuena biurtu zan hurrengo hurien arteko loturan; Burgos , Santo Domingo de la Calzada , Najera , Logroño , Calahorra , Lizarrako eta kostaldeko portuak; Santoña , Laredo , Portugalete , Bilbo , Plentzia , Bermeo , Lekeitio , Ondarroa eta Mutriku .
Goi lautadatik bialtzen zan; Artilea , ardoa , kalamua , artoa , ozpina, gatza kostaraino eta honek nazioarteko merkataritza nagusienekin lotzen zan. Kostaldetik bialtzen zan bueltan mota guztiko arrain freskoa edo gatzatua, garrantzi handia izanik bale olioaren merkataritza barrutiko hirien argia hornitzeko.
Hemen barrutiko ibilbide loturan puntu garrantzitsuenak: Miranda de Ebro , San Vicente , Haro , Puentelarrá , San Llorente , Yrús , Villasante , Pancorbo , Trespaderne , Agurain , Santa Cruz de Campezo , Zalduendo , Bernedo .
Gaur egun euskara batuaren eragiñez sartaldeko Euskera arriskuan dago erabilten ez dalako edo Euskara estandarraregaz ordezkatuak izan direlako.
Web gune honetan leku horietako hitzak batu doguz erabillera barreskuratzeko asmoagaz eta arrinkuan dagozan hitzen erabillera sustatzeko. Orain dagozan formen erabillera hobetu eta edonori laguntako euskalki honetan hitz edo ulertzeko.